Ir directamente al contenido

Bakardadeei aurre egiteko ekimen-mapa

Elkartasuna eta bizikidetzaren sustapena

Deskribapena

Gizarte-hauskortasuneko, isolamenduko eta/edo bakardadeko egoeran dauden 65 urtetik gorako biztanleei zuzendua, nahi ez den bakardadearen aurkako sare sozialak sortzea helburu dutenak, komunitateko eragileen artean sinergiak sortuz.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Arrigorriaga 2023

Estimulazio kognitiboko zerbitzua: Itzalak programa, Danok Batera programa eta trebetasun kognitiboak estimulatzeko programa

Deskribapena

ITZALAK programa

Orain arte Gizarte Zerbitzuen sailean informaziorik ez duten 80 urtetik gorako pertsonekin harremanetan jartzean datza.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Portugalete 2022

Etxeetan suteak prebenitzeko sistemak hornitzea

Deskribapena

Ekimenaren helburua da etxe seguruagoak erraztea, etxebizitzetan sute-arriskuko fokuak identifikatuz; sute baten aurrean erreakzionatzeko denborak murriztea, kea detektatzeko aparatuak jarriz edo jada instalatuta dauden aparatuak berrikusiz eta mantenduz, bateriak ordezkatuz, pantaila optikoen artekak garbituz eta gailuak probatuz, behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatzeko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Leioa

Etxelagun - Modelo de transformación de los espacios públicos exteriores para mitigar las soledades y aumentar el bienestar y la autonomía de las personas mayores

Deskribapena

Proiektuak HARIAK – Bakardadeen aurreko Gipuzkoako Estrategian adierazten diren jarduerei erantzuten die, pertsonek bizi, zeharkatu eta erabiltzen dituzten espazio fisikoak (etxebizitzak eta hirigintza) eraldatzeko helburu nagusiarekin.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Gipuzkoa 2021

EtxeTIC etxean bizitzen jarraitzeko laguntza-zerbitzua

Deskribapena

2021az geroztik, Bizkaiko Foru Aldundia aurrera egiten ari da arriskuak prebenitzera eta hautematera bideratutako teknologietan oinarritutako etxeko laguntza-sistema bat eratzeko, erreferentziazko zentro bateko arreta presentzial puntualarekin konbinatuta, eta foru-zerbitzu publiko berri batean gauzatu da.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Bizkaia 2021

Euskadi Lagunkoia

Deskribapena

Euskadi Lagunkoia Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila sustatu eta Matia Fundazioak abiarazitako ekimena da eta bere helburua adinekoek eta, oro har, herritarrek Euskadiko udalerriak hobetzen parte har dezatela bultzatzea da, zahartu ahala nork bere bizimodua izaten jarraitu ahal izateko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Euskadi 2012

Hariak. Bakardadeei aurre egiteko Gipuzkoako estrategia (2022-2026)

Deskribapena

Hariak estrategia Etorkizuna Eraikiz ekimenean eta Gipuzkoa 2020-2030 Agendan txertatuta dago, eta helburu hau dauka: etorkizuneko politika publikoak modu partekatuan eraikitzea, eta Gipuzkoa zaintza eta politika sozialen abangoardian kokatzea.

Más información de las iniciativas

Estrategia

Gipuzkoa 2022

Herria Bidelagun

Deskribapena

Herria Bidelagun programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Legorreta 2022

Herrizaintza, sare komunitarioa

Deskribapena

Gizarte-ahultasun egoeran dauden udalerriko pertsonen harreman-integrazioko eta babeseko beharrei erantzuteko, Elorrioko Udalak Herrizaintza proiektua jarri du abian, gura gabeko bakardadean dauden pertsonentzako zaintza komunitarioa.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Elorrio 2022

Izarraitz proiektua

Deskribapena

Egitasmo honen helburua Zestoako udalerrian zaurgarritasun edo hauskortasun egoera bizi duten pertsonak, ikusezinenak batez ere, egoera larriagoetara iritsi aurretik, detekzio goiztiarra egin eta komunitatearen laguntza zein administrazioko baliabideak garaiz bideratzen laguntzea da.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Zestoa

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.