Deskribapena
Egitasmo honen helburua Zestoako udalerrian zaurgarritasun edo hauskortasun egoera bizi duten pertsonak, ikusezinenak batez ere, egoera larriagoetara iritsi aurretik, detekzio goiztiarra egin eta komunitatearen laguntza zein administrazioko baliabideak garaiz bideratzen laguntzea da. Izarraitz programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.
Helburuak
- Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea, autonomia eta inklusio komunitarioa sustatu.
- Bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrekin, pertsonalizazioa oinarri izango duen esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzaile bat inplantatu.
- Bakarrik bizi diren pertsonen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatu. Komunitatea sentsibilizatu eta bakardade egoeran dauden pertsonen zaintza eta inklusio komunitarioan herritarrak eta bertako eragileak agente aktibo izatea bilatu.
- Gizartean dauden estruktura formal eta informalen (zaintza sarea) arteko elkarlan publiko-komunitarioa elkarlana baliatuz, pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetu. Hau da, ikuspegi prebentiboa landu.
- Bakardadeen identifikazio gaitasuna eta esku hartzea hobetzeko sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak burutu komunitate esparruan lan egiten duten profesional eta eragileekin.
- Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri Zestoako herrian.
- Zestoako bakardadearen gaineko egoera ezagutzeko diagnostiko kualitatibo eta kuantitatiboa burutu.
- Bakardade egoeran aurkitzen diren pertsonei zuzendutako dinamika komunitario berriak martxan jarri herriko eragileekin elkarlanean.
- Bakardade egoeren identifikazio, sailkapen eta jarraipena ahalbidetzen duen Teknoadineko informazio sistema udalean instalatzea.
- Gizarte zerbitzuen norantza eta politikak orientatzeko Teknoadineko Informazio sistemaren potentzialitatea esplotatu.