Ir directamente al contenido

Bakardadeei aurre egiteko ekimen-mapa

"Piztu zure auzoa" programa

Deskribapena

"Piztu zure auzoa" programa lankidetza-programa bat da, herritar guztiak komunitatearen ongizatearen bila tartekatzen dituena, eta adineko ahulak mobilizatzen saiatzen dena, beren buruarentzat eta bakardade- edo isolamendu-egoeretatik igarotzen diren beste pertsona batzuentzat estrategiak eta ekintzak lantzeko, beste pertsona batzuk islatzen diren ispilu gisa duten potentziala balioetsiz.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Vitoria-Gasteiz 2016

Araba a Punto

Deskribapena

Araba a punto Arabako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da, pertsona nagusi askok pairatzen duten nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eraikuntza kolektiboko estrategia bat bultzatzeko.

Más información de las iniciativas

Estrategia

Araba 2021

Auzokide Bikainak

Deskribapena

Auzokide Bikainak izeneko ekimenak harremanetan jartzen ditu auzoko adinekoak askotariko adinetako pertsonekin, lagunak egiteko, elkarri laguntzeko eta auzoko jarduerez elkarrekin gozatzeko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Donostia-San Sebastián y Pasaia 2018

Auzozaintza sare publiko-komunitarioa

Deskribapena

Auzozaintza programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Hernani 2022

Bakardade ez hautatuari aurre egiteko zubiak eraikitzen Errenteriako udalerrian

Deskribapena

Programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Errenteria

Begirada Adia

Deskribapena

Proiektuak gizarte-hauskortasuneko egoeran dauden adinekoei erantzun integratua, prebentiboa eta proaktiboa ematea proposatzen du, behar dituzten laguntzak izan ditzaten beren premiak beteta izateko eta beren harreman-eremua hobetzeko.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Euskadi 2008

Bizitza aktiboa eta gizarte harremanak

Deskribapena

Gasteizko Udalaren BIZAN sareak eskaintzen dituen ikastaro eta tailerren programazioaren barruan, BIZAN Lakua Arriagan, "Bizitza aktiboa eta gizarteharremanak" izeneko tailerra eskaintzen da.

Más información de las iniciativas

Esperientzia

Vitoria-Gasteiz 2019

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.