Deskribapena
Herria Bidelagun programak hautazkoa ez den bakardade egoera hauskorrei erantzuteko estrategia oso bat proposatzen du eta helburu nagusia ikuspegi prebentibo batetik, parte-hartzaileen autonomia eta bizi-kalitatea sustatzea da, bakardade egoerek norbanakoen osasun eta bizi kalitatean eragin dezakeen narriadura prozesua atzeratuz, lausotuz edota irauliz.

Helburuak
- Hautazkoa ez den bakardade egoeran dauden pertsonen bizi kalitatea, autonomia eta inklusio komunitarioa sustatu.
- Bakardade egoera hauskorrean dauden herritarrekin, pertsonalizazioa oinarri izango duen esku hartze sozio-hezitzaile eta komunitarioko zerbitzu berritzaile bat inplantatu.
- Bakarrik bizi diren pertsonen gainean komunitatearen begirada soziala aktibatu. Komunitatea sentsibilizatu eta bakardade egoeran dauden pertsonen zaintza eta inklusio komunitarioan herritarrak eta bertako eragileak agente aktibo izatea bilatu.
- Gizartean dauden estruktura formal eta informalen (zaintza sarea) arteko elkarlan publiko-komunitarioa elkarlana baliatuz, pertsonen bakartze sozialari lotutako babesgabetasun eta arrisku kasuei aurrea hartzea ahalbidetu. Hau da, ikuspegi prebentiboa landu.
- Bakardadeen identifikazio gaitasuna eta esku hartzea hobetzeko sentsibilizazio eta prestakuntza jarduerak burutu komunitate esparruan lan egiten duten profesional eta eragileekin.
- Zaintza komunitarioaren kultura oinarriak ezarri Legorretako herrian.
- Legorretan bakardadearen gaineko egoera ezagutzeko diagnostiko kualitatiboa burutu.