Deskribapena
Proiektu pilotu hau Helduak Zabaltzen programaren barruan dago. Programa horrek Euskadiko adinekoen gizarte-zentroen eraldaketa jorratzen du, teknologia berrien potentziala aprobetxatuz, eta hiru helburu bilatzen ditu: interkonexioa, identitatea eta kohesioa. Horrela, Altzagako eta Astrabuduko Zahar Etxeen laguntzarekin, laguntza behar duten adinekoen beharrak eta kasuak detektatzen ari dira.
World Coffee metodologiaren bidez, espazio atsegin bat sortu nahi da eta, hartan, talde txikietan elkarrizketan jardutea sustatu; hala, metodologia horren bidez, adineko erabiltzaileek, elkarteek, Eibarko Udaleko teknikarien ordezkariek eta eremu politikoko ordezkariek elkarrizketan jardun dute, eta erronka eta identifikatutako hobekuntza-proposamenen inguruan hausnartu dute. Zentro horiek egungo eta etorkizuneko adinekoen premietara egokitzeko, 2022ko apiriletik, esperientzia pilotuak daude abian Eibarren eta Erandion.