Deskribapena
Hariak estrategia Etorkizuna Eraikiz ekimenean eta Gipuzkoa 2020-2030 Agendan txertatuta dago, eta helburu hau dauka: etorkizuneko politika publikoak modu partekatuan eraikitzea, eta Gipuzkoa zaintza eta politika sozialen abangoardian kokatzea. Estrategiaren xedea da Gipuzkoa eta Euskadi eraikitzea pertsona guztiek, bakardade egoeren aurrean, gaitasun eta baliabide pertsonal gehiago izan ditzaten, lotura afektibo, sozial eta komunitario esanguratsuak izan ditzaten eta partaidetza eta gizarte lotura maila handiagoak izan ditzaten.

Estrategia honen xedea da Gipuzkoa eta Euskadi eraikitzea pertsona guztiek, bakardade egoeren aurrean (egoera horiek aukeratzeko, gogobetegarriago egiteko, alderanzteko edo prebenitzeko), gaitasun eta baliabide pertsonal gehiago izan ditzaten, lotura afektibo, sozial eta komunitario esanguratsuak izan ditzaten eta partaidetza eta gizarte lotura maila handiagoak izan ditzaten. Horretarako, arreta jarri da adineko pertsonengan eta zahartze prozesuetan, baina ez modu esklusibo edo baztertzailean.
Estrategia honen ikuspegia da pertsona guztiek beste pertsona batzuk, egiturak, jarduerak, laguntzak eta tresnak eskura dituzten lurralde eta herrialde batena, baliabide horiek bakardade egoerak prebenitzeko, jorratzeko edo laguntzeko erabili ahal izateko, administrazio publikoen, hirugarren sektoreko erakundeen, enpresa teknologikoen eta bestelako eragileen lankidetzako ekintza itundu baten esparruan, ezagutzan oinarritzen dena eta partaidetzako gobernantza bati eta lankidetzako kudeaketa bati esker sustatzen dena