Edukira joan

Zer da Behatuz

Behatuz, Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Behatokiaren helburua da gizarte-zerbitzuen kalitatea bermatzeko eta hobetzeko beharrezko neurriak sustatzea.

225/2011 Dekretuan (EHAA, 2011/11/14) zehaztutako egitura funtzionalarekin bat etorriz, Behatuz-ek lau atal nagusi ditu:

Ikertuz

Gizarte-zerbitzuen arloko azterketa eta ikerketa atala. Honako hauek biltzen ditu:

  • Testuinguru sozioekonomikoari, gizarte-beharrei eta Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemari buruzko datu-bankuak.
  • Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak bultzatutako ikerketa-proiektuak, argitalpenak eta plangintza- eta ebaluazio-dokumentuak.

Ezagutuz

Gizarte-ezagutza eta -informazioari buruzko atala. Honako hauek biltzen ditu:

  • Gizarte Zerbitzuen arloko liburutegi espezializatua.
  • Zerbitzuan, gizarte-zerbitzuetan eta -politiketan espezializatutako aldizkaria.
  • Euskadiko gizarte-zerbitzuetako erakundeen eta zentroen direktorioa.
  • Euskadiko Gizarte Zerbitzuen Katalogoaren informazio-aplikatiborako sarbidea.
  • Gaurkotasunari buruzko informazioa, hala nola agenda, hemeroteka eta legeria.
  • Behatuz Topaketak, Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak antolatutako jardunaldiak.

Berrituz

Gizarte-zerbitzuetako berrikuntzari buruzko atala. Honako hauek biltzen ditu:

  • Lehen mailako arretako berrikuntza-plataforma.
  • Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak sustatutako berrikuntza-proiektuak.

Gizarteratuz

Gizarte-zerbitzuei buruzko analisiaren eta gaurkotasunaren argitalpen digitala.
Ikerketen laburpen bisualak, aipamenak, dosier tematikoak eta ikus-entzunezko edukiak biltzen ditu.

--

Behatokiaren zuzendaritza Eusko Jaurlaritzako Bizitza Beterako Laguntzen Zuzendaritzari dagokio, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 77. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Gaur egun, Behatokiaren kudeaketa Eguia Careaga Fundazioaren Gizarte Informazio eta Ikerketa Zerbitzuren esku dago.

Beste behatoki eta baliabideak

Behatuz Euskadiko gizarte-arloko ezagutza kudeatzeko ekosistema baten parte da. Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiarekin batera, Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailak behatoki eta baliabide hauek bultzatzen ditu:

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.