
Zerbitzuan n. 76
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Espetxeen arloan indarrean dagoen legedia eta literatura berrikusten da artikulu honetan, eta, horren bitartez, batetik, legeak aintzat hartzen duen hezitzailearen figurari buruzko nondik norakoak lantzen dira, eta, bestetik, Kataluniako eredua aztertzen da labur-labur, eredu hori oso aproposa izan baitaiteke orain, Euskadik espetxeen arloko konpetentziak eskuratu berri dituenean, gizarte-hezkuntzak bertako espetxeetan zer-nolako funtzioak izan beharko lituzkeen jakiteko. Espetxeetan esku hartzeak zer-nolako zailtasunak eta aukerak dakartzan ere aztertzen da: izan ere, espetxea heziketa-gune den aldetik, espetxealdiak modua eman beharko luke pertsonen arteko laguntza-harremanak sustatzeko, eta, hori dela eta, alderdi humanoa leheneste aldera, espetxeetan gizarte-hezkuntzaren presentzia bermatu beharra aldezten da. Askatasunaz gabetuta dauden pertsonen gizarteratzea eta berreziketa helburu duten espazioak eta prozesuak sortzea: horixe da gakoa. Eta artikuluaren helburua, berriz, beste hauxe: gizarte-hezkuntzaren premia aldarrikatzea, baita euskal espetxe-sistemaren testuinguruan ere, herritarrek hura izateko eskubidea dutela aintzat hartuta.
Prisión,Educación social,Reeducación,Inclusión,Exclusión social,Programas de inserción,Funciones,Recomendaciones,País Vasco,España