Zerbitzuan n. 76
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Gaiari buruzko literaturak aspaldidanik nabarmendutakoa egiaztatu du COVID-19aren pandemiak: iraupen luzeko zaintzen eredua sakon-sakon aldatu eta beste paradigma bat sortu beharra dagoela, pertsonak ardatz hartu eta haien deserakundetzea bultzatzeko. Zuzendaritza-lanetan aritzen diren pertsonek, ordea, paradigma berri hori inplementatzeko eta hedatzeko oztopo handiak dituzte. Matia Fundazioari buruzko kasu-azterketa honek, hain zuzen, erakunde horretako zuzendariek Etxean Ondo proiektuaren barruan sortutako praktika onak martxan jartzeko eta orokortzeko egindako saiakera funtsatzen du —2011n Eusko Jaurlaritzaren gidaritzapean hasitako proiektua da Etxean Ondo, eta Euskadin pertsona ardatz duen arreta-eredua martxan jartzea da haren helburua—. Horretarako, pertsona ardatz duen arreta-ereduaren aldeko antolaketa-autogestio handiagoko testuinguru bat bultzatzeko, azterketaren emaitzek argi erakusten dute talde txiki eta egonkorrak sortu, lankidetza-ikaskuntzarako guneak sistematizatu, eta profil profesional berrietan oinarrituriko lidergo pertsonalak garatu behar direla.
Personas mayores,Residencias,Cuidados de larga duración,Atención individualizada,Atención sociosanitaria,Autonomía personal,Buenas prácticas,Calidad de la atención,Organización y gestión,COVID,Efectos,País Vasco,España