Zerbitzuan n. 76
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Artikulu honek bi helburu ditu: batetik, jendeari dei egiten diogu gauzak erro-errotik aldatzen ari diren garai hau aprobetxatu eta administrazio publikoaren eta herritarren arteko lankidetzaren esanahi eta inplikazioak pentsa ditzagun; eta, bestetik, kontzeptu- eta lan-esparru jakin bat eskaintzen dugu, lankidetza publiko-sozialeko proiektu erreal, egoki eta hurbilak indartu eta bultzatu ditzagun, horrek pertsonen bizi-kalitatean eragina izan dezakeelakoan. Eta hori guztia toki-esparruko korporazioetan erantzukizun tekniko eta politikoak dituzten pertsonek azkenaldian helarazi dizkiguten proposamenetan oinarriturik egiten dugu, zuzeneko partaidetzaren bidez lan-ildo horretan sakontzeko eta demokrazia indartzeko interes nabarmena baitute pertsona horiek. Hori eta gehiago ikasi dugu 2017tik aurrera Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzak eta Boluntariotzaren Euskal Kontseiluak bultzatutako Bherria programari esker.
Colaboración,Participación social,Voluntariado,Sector privado,Ciudadanía,Sector público,Comunidad,Experiencias,País Vasco,España