Laburpena
Oraintsuko ikerlan baten barruan egindako maila anitzeko analisiaren berri ematen du artikulu honek. Ikerlanean zera ondorioztatzen da: 2020ko martxotik urrira bitartean Euskadiko bizitegi-zentroetan zeuden adineko pertsonek SARS-COV-2 koronabirusa elkarri kutsatzeko arriskuari dagokionez, zentro batetik bestera aurkitutako aldeen % 55 zentro bakoitzaren ezaugarriek esplikatzen dutela. Bizitegi-zentro horietan artatzen zituzten eta Osakidetzak bere esku zituen 20.000 lagun baino gehiagoren datuak aztertu ahal izan dituzte analisiaren egileek. Datuen arabera, kutsatutako pertsonen hiltzeko arriskua % 20 eta % 57 artean igo omen zen aztergai hartutako aldi horretan. Zentro bakoitzean prebentzio modura esku hartzea oso eraginkorra den arren, emaitzek argi erakusten dute ikertzen jarraitu beharra dagoela: batetik, zentro bakoitzean kutsatzeen kopurua murrizte aldera zer alderdi espezifiko aldatu behar diren jakiteko; eta, bestetik, zentro bakoitzaren ezaugarri estrukturalek eta langileen antolaketak zer-nolako inpaktua duten aztertzeko.
Hitz gakoak
Personas mayores,Dependencia,Residencias,COVID,Morbilidad,Mortalidad,Factor de riesgo,País Vasco,España