
Zerbitzuan n. 76
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Martxoa-Marzo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2022, 120 p.
Artikulu honek hauxe argudiatzen du: prekaritate-egoeran dauden norbanako eta kolektiboek aurrera egiteko dituzten aukerei dagokienez, ahalduntze komunitarioa dela horren berme sozial nagusia. Eta beste hau ere proposatzen du: inklusio-proiektuak antolakuntza komunitarioaren bitartez sortzea hartu behar duela helburu gizarte-ekintzak, batez ere antolakuntza klase hori ahula den edo halakorik ez duten testuinguruetan. Argudioaren hariak hiru mutur ditu: aurrenik, komunitate kontzeptua definitzen da; bigarrenik, dinamika komunitarioek interakzio sozialetan eta ondasun komunen ekoizpenean garrantzi handia dutela babesten da; eta, hirugarrenik, gaitasun pertsonal eta kolektiboen antolaketa- eta sustapen-estrategietan oinarrituriko jarduera profesionala hartzen da hizpide. Testua nabarmen da teorikoa, baina erreferentzia-eremua Katalunia denez (Bartzelonako eskualde metropolitarra, zehatzago esateko), adibide modura aipatzen diren bizipen guzti-guztiak handik hartuak dira.
Exclusión social,Servicios sociales,Intervención social,Acción comunitaria,Autodeterminación,Tipología,Promoción,Perfil profesional,Efectos,Experiencias,Cataluña,España