Zerbitzuan n. 71
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 130 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 130 p.
Adinekoentzako egoitza-zentroen ikuskapen publikoa ex ante ereduetan oinarrituta zabaltzen da (dagozkien arautegien eskakizun materialekin eta funtzionalekin zuzenean lotuta), edo ex post sistemetan oinarrituta (emaitzen gaineko ebaluazio-prozesuak). Bi eredu horiek arretaren kalitatea “ikuspegi ofizialetatik” agerian jartzera bideratutako deskriptoreak identifikatzen dituzte. Ikuspegi ofizial horiek, funtsean, araua betetzean oinarritzen dira, eta, herrialde berritzaileenetan, pertsona ardatz duen arretari erreferentzia egiten dioten adierazleekin batera ager litezke. Hala ere, litekeena da jardunbide egokien kontzeptualizazio publikoa bat ez etortzea etxekotasun-giroak blaitutako egoitza-arreta helburu duen ingurune soziofamiliar baten sentsibilitatearekin. Dena dela, asmo hori etenda gera liteke arretaren ikuspegi domestiko hori behar bezala sistematizatuta, objetibatuta eta ebaluatuta ez badago. Eredu teoriko honen bidez, helburu hori betetzen dela bermatu nahi da, kalitatezko arretaren zerbitzura dauden kudeaketa-tresnen berezko zorroztasuna oinarri hartuta.
Personas mayores,Residencias,Calidad de la atención,Control,Personal,Bienestar,Atención individualizada,Participación social,Participación familiar,Organización y gestión,Evaluación de servicios,España