Zerbitzuan n. 71
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 130 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 130 p.
Gure testuinguruan ijito-populazioa talde etniko ugariena den arren, ezjakintasun handia dago haien arrisku sozialaren maila handiaren inguruan, eta horrek agerian uzten du hori konpontzera bideratutako gizarte-inklusiorako politika publikoak ez direla inondik ere eraginkorrak. Espainian, Europar Batasunaren jarraibideak betez, estrategia nazional bat ari da garatzen, autonomia-erkidegoei ijitoak gizarteratzera zuzendutako politikak zehazten laguntzeko. Ildo horretan, eta Europa eta Estatua bezalako erreferentzia zabalagoetatik abiatuta, lan honen helburua da autonomia-erkidegoek kolektibo horrentzat prestatzen ari diren erantzuna aztertzea, horretarako diseinatu dituzten esku-hartze planen edukia aztertuz. Dokumentu-azterketa horrek agerian jarri du desberdintasun handiak daudela lurralde bakoitzeko erakundeek emandako erantzun horretan, bai neurriak ezartzeko epeei dagokionez, bai kolektibo horrek duen arrisku sozial maila handiaren aurrean erakunde bakoitzak hartutako erantzukizun-mailari dagokionez.
Minorías,Etnia,Gitanos,Exclusión social,Política social,Planes de acción social,Intervención social,España,Autonomías,Unión Europea