Zerbitzuan n. 71
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 130 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Ekaina-Junio Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2020, 130 p.
Azken hamarkadetan, babesgabetasun-egoeran dauden nerabeentzako egoitza-harrerak eta arreta psikologikoak kontzeptualizazio, espezializazio eta teknika berrietarantz —teknika artistikoak eta sorkuntzakoak horietako batzuk— eboluzionatu dute estatuan eta autonomia-erkidegoan. Kasu-azterlan honek Bizkaian egoitza-harreran dauden bost neraberen talde-kohesioa aztertzen du, musika-inprobisazio klinikoan oinarritutako musikoterapia bidez. Hogei saiotan zehar, saio bakoitzeko talde-inprobisazioen iraupena zenbat handitu den ebaluatu da, baita musika-sinkronia bera ere. Azterlanak agerian utzi du adopzio osteko esku-hartze terapeutikoaren elementu espezifiko batzuek pertsonen arteko erregulaziotik pertsona barruko erregulaziora igarotzeko lana erraztu dezaketela, baldin eta inprobisazio aske eta erreferentzialaren bidez pertsona horiek musikarekin, beren buruarekin eta besteekin konektatzen badute, bakoitzaren nortasuna, atxikimendu-estiloak eta bizipenak gorabehera.
Adolescentes,Protección de menores,Centros de protección,Acogimiento institucional,Intervención,Adopción,Trastornos psicológicos,Musicoterapia,Terapia,Relaciones personales,Evaluación de servicios,Experiencias,España,País Vasco,Bizkaia