Deskribapena
Araba a punto Arabako Foru Aldundiak abian jarritako ekimena da, pertsona nagusi askok pairatzen duten nahi gabeko bakardadeari aurre egiteko eraikuntza kolektiboko estrategia bat bultzatzeko. Sareak ehuntzen eta pertsona, eragile eta erakundeen arteko elkarguneak harilkatzen lan egiteko eredu bat da; lan egiteko modu bat, erantzukizun indibiduala, elkartasun komunitarioa eta zerbitzu publikoaren bermea eta babesa sustatuz.
Konponbideak bilatzeko eta proposamenak egiteko modu bat da, guztion artean, bai eragile publikoak, bai pribatuak, komunitate antolatua, bai eta bakarka erronka garrantzitsu horri, nahi ez den bakardadeari, irtenbideak bilatzen parte hartu nahi duten pertsona guztiak ere.
