Deskribapena
Bakardadeari aurre egiteko teknika integralak, gertatu aurretik prebenitzeko eta gertatzen denean aurre egiteko. Ikuspegia taldeko ariketen eta praktiken bidez parte hartzera bideratuta dago. Parte-hartzaileen arteko elkarrizketa eraldatzaileak ere sustatzen dira. Helburuen artean, honak hauek daude:
- Parte-hartzaile bakoitzaren motibazioak ezagutzea.
- Taldea osatzen duten pertsonen artean harremanak eta konfiantza ezartzea.
- Bakardade-sentimendua eragiten duten kausak identifikatzea.
- Taldeko dinamiken bidez jarraibide, mekanismo eta ohitura osasungarriak sortzea.
- Guztion artean partekatzea aurrerapenak, zailtasunak, sentimenduak, egokitzapenak eta aldaketak.