Edukira joan

Adineko Pertsonekiko Euskal Estrategia 2021-2024

Adineko pertsonekiko estrategia horren oinarria da zahartze-prozesuari ekiteko eredu berri bat sortu behar dela, adinekoen protagonismoa oinarri hartuta. Horretarako, printzipio hauek ditu: berdintasuna, aniztasuna, ekitatea, autorrealizazioa eta belaunaldien arteko elkartasuna.

Horietan oinarrituta, euskal estrategiak bost esku-hartze ildo hedatzen ditu, helburu hauek dituztenak: herritartasun aktiboa sustatzea, eskubideen, parte-hartzearen eta komunitate adeitsuen bidez; trantsizioak eta bizitza-proiektuaren garapena erraztea; autonomia aurreratzen, prebenitzen eta sustatzen laguntzea; gizarte-zaintzako politika eta iraupen luzeko zainketa-eredu berri baterako trantsizioa sustatzea; eta ikerketa eta berrikuntzatik eta silver economy-aren sustapenetik ezagutza sortzea.

Esku-hartze ildo horiek hamar trakzio-proiektutan gauzatzen dira; horietako batzuk dagoeneko abian daude: Euskadiko Adinekoen Batzordea; Helduak Zabaltzen; Agenda Nagusi; Euskadi Lagunkoia; Altxor; Bizitza Betea; betiON; gizarte-zaintzako politika; Zaintza Lurraldea; zahartzeari eta zainketei buruzko azterketa; eta NEXT-CARE proiektua.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.