Edukira joan

Familia zaintzaileei laguntzeko estrategia soziosanitarioa 2021-2030

Mendekotasuna, desgaitasuna eta/edo gaixotasun larria, endekapenezkoa nahiz kronikoa duten pertsonen familia-zaintza gure ongizate-ereduaren zutabeetako bat da, eta balio bat, betiere zaintza horrek familian zaindua izateko eta familian zaintzeko nahiari eta aukerari erantzuten badio, zaintza egokia bermatuz, zaintza instituzionalarekin konbinatuta, zainduei zein zaintzaileei, eta haien osasunarekin eta bizitzako beste dimentsioekin bateragarria.

Hala, iraupen luzeko zaintzaren sistema jasangarria izan dadin, familia-zaintza zainduz, zaintza instituzionala indartu, eta lehen mailako arreta nahiz prebentzioa areagotu behar dira; hortaz, bitartekoak norabide horretan bideratu behar dira, eta bitartekoon eraginkortasuna maximizatu.

Aipatutako testuinguruan, helburu horiek kontuan hartuta eta eremu sozial, sanitario eta soziosanitarioan familia zaintzaileei laguntzeko politikak eratzeko premia dagoela ikusita onetsi da ondorengo Estrategia hau, euskal erakunde publikoek jarduteko esparru estrategiko komuna izan dezaten.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.