Estrategia hau Europako gizarte garaikideetan gertatzen ari diren hiru fenomeno orokorri erantzuteko beharretik jaio da; egin-eginean ere, oso era esanguratsuan eragiten ari dira fenomeno horiek Euskadin: alde batetik, gizartea zahartuta dago; izan ere, biztanleriaren %21ek 65 urteetako atalasea gainditu du eta gainera, etorkizuneko aurreikuspenen arabera, biztanleria osoaren %32 eta EAEko biztanleriaren ia erdia 55 urtetik gorakoa izango da 15 urte barru; bestalde, gizarte konplexu eta aldakor horrek berekin dakartzan erronkei aurre egin ahal izateko, administrazio publikoak eta agintariek ahalik eta oinarririk zabalena izango duen gaitasun berritzailea izan behar dute eskura modu eraginkorrean, erabaki hobeak hartu eta pertsonekin eta pertsonentzat lan egin ahal izateko; eta hirugarrenik, pertsona nagusien kolektibo esanguratsu baten aurrean gaude. Esanguratsuak dira, ez bakarrik kuantitatiboki; kolektibo horretako kideek bizitza publikoan funtzio aktiboa izatea aldarrikatzen dute, baita erabaki sozial eta politikoetan eskubide osoko norbanako gisa integratzea ere.
Agenda Nagusi parte-hartze publiko-sozialaren eredua, txostenean deskribatua, estrategia honen dimentsio praktikoa eta operatiboa da.