Estrategia honetan, Eusko Jaurlaritzak arlo horretako politikaren funtsezko ildoak ezartzen ditu. Helburu nagusia gobernantza-eredu berri bat moldatzea da, zahartze demografikora hobeto egokitzeko. Horretarako, prebentziozko esku-hartzeak, herritarren parte-hartzea eta adinekoentzako gizarte abegikorra bultzatzea lehenesten dira, Euskadi Amigable- Euskadi Lagunkoia Sustraietatik proiektuarekin bat etorriz. Duintasuna, autonomia, parte-hartzea eta erantzunkidetasuna dira estrategia inspiratzen duten printzipioak.