Ir directamente al contenido

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden emakume atzerritarrei laguntza

Gizarte-bazterketa arriskuan dauden emakume atzerritarrei laguntza

Deskribapena eta helburuak

Amaia proiektuaren helburua gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden emakume etorkinei aldi baterako harrera egitea da, baldin eta ez badute baliabide propiorik, ez eta ostatu duina eta mantenua emango dien laguntza-sarerik ere. Izan ere, emakume horiek ezin dute udal-eremuko harrera-baliabide sozialetara jo baldintzak betetzen ez dituztelako.

Gizarte Zerbitzuak arautzen dituen Legeak dioenez: Gizarte Zerbitzuek beren jarduna egokitu behar dute emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerantz pixkanaka egiten ari diren aurrerapenekin lotutako gizarte-aldaketetara, eta emakumeei gizarteratzen lagunduko dieten jarduerak eta zerbitzuak bultzatu behar dituzte, bereziki bazterkeria, babesgabetasun, tratu txarreko eta indarkeriazko egoerei aurre egiten dietenak. Hala ere, informazio hori beste alderdi honekin osatzen da.

Horren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko edozein udalerritan erroldatuta dauden eta benetako legezko bizilekua eskaera egin aurreko 12 hilabeteetan modu jarraituan duten pertsonek gizarte-prestazioetarako eskubidea dute. Ondorioz, baldintza horiek betetzen ez dituzten pertsonak legezko estaldurarik gabe geratzen dira. Eta horixe da, hain zuzen ere, hizpide dugun programan parte hartu duten emakumeen egoera. Programa horren bidez, halaber, emakume horien integrazioa eta laneratzea sustatu nahi dira, eta, horretarako, haien autonomia pertsonala indartu.

Dokumentua

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.