Ir directamente al contenido

Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko ekimena

Bherria, lankidetza publiko-soziala sustatzeko ekimena

Deskribapena eta helburuak

Bherria Euskal Administrazio Publikoaren erantzukizun teknikoa duten pertsonei laguntza eskaintzen dien ekimena da, erakundeen eta herritar aktiboen arteko lankidetza publiko-sozialaren modu berriak aztertzeko eta sustatzeko.

2017az geroztik, proiektuak eboluzionatu egin du, eta urteko ekintza puntualak eskaintzetik hiru lan-eremutan egituratutako programa egonkor gisa finkatzera igaro da:

  • KomunitateaParekoen arteko kontrastetik premiei eta esperientziei buruzko ikaskuntza praktiko eta erabilgarriak lortzea du helburu.
  • PrestakuntzaLankidetza publiko-sozialarekin lotutako alderdietan ekintzarako gaitzera bideratutako ildoa.
  • TopaketakTopaketa ireki eta espezifikoak, non gai sakonak jorratzen ditugun. 

Egindako lana oinarri hartuta, hainbat baliabide eta tresna ditu proiektuak, hala nola:

  • Atributuen karta-sortaLankidetza publiko-sozialaren arrakastaren gakoak aztertu, alderatu eta ulertzeko karta-jokoa. 
  • Liburutegi birtualaUrteetan zehar sortutako eta erreferentziatutako 40 dokumentu baino gehiagorekin.
  • Esperientzien esplorazioa: lankidetza publiko-sozialeko esperientzia inspiratzaileak dokumentatzeko eta ikusarazteko proiektuetara bisitak egiteko programa.
  • Autodiagnostikorako tresna: edozein lankidetza-proiekturen autodiagnostikorako gailu metodologikoa. 

Dokumentuak

2021ean hasi zen ikerketa aktibo eta parte-hartzailearen prozesuaren emaitza gisa, gida honetan hamar ezaugarri aurkezten dira, Administrazio Publikoaren eta herritarren arteko lankidetza-esperientzietan arrakasta izateko funtsezko elementuak ulertzeko, alderatzeko eta aztertzeko modua errazten dutenak.

Atributuen gidaz gain, mapa bat sortu da, lankidetza publiko-sozialeko proiektuei buruzko hausnarketa errazteko tresna gisa pentsatua, eskura dauden baliabideetan eta gaitasunetan fokua jarriz. Baliabide honek gida irekia, praktikoa eta moldagarria izan nahi du, hausnarketa eta elkarrizketa sustatzeko, bai prozesu baten hasieran, bai prozesuaren garapenean edo amaierako fasean.

BherrIA

Berrikuntza gisa, 2025eko Bherria Topaketan BherrIA aurkeztu da, adimen artifizialeko baliabide berria, Bherriko ezagutza-funtsari kontsultak modu paktikoan eta errazean egiteko.

Sar zaitez BherrIA tresnara

Sare sozialetarako esteka

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.