Deskribapena eta helburuak
Agiria Agerian gizarte-berrikuntzako proiektu bat da, eta gizarte-bazterkeriako arriskuan edo egoeran dauden pertsonen dokumentu-ahultasuna murriztea du helburu. Horretarako, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko erakundeei dokumentazio pertsonala zaintzen, antolatzen eta digitalki kudeatzen laguntzea sustatzen du, Metaposta bezalako irtenbide publiko, seguru eta doakoak erabiliz.
Proiektuaren helburua da oinarrizko agiriak (nortasuna, erroldatzea, osasuna, enplegua, prestakuntza, etab.) eskuratzea eta gordetzea, horrela lagunduriko pertsonen autonomiari, ahalduntzeari eta gizarteratzeari laguntzeko. Aldi berean, esku-hartze sozialeko prozesuen birdiseinua bultzatzen du, tresna digitalak txertatuz eta erakundeen nahiz profesionalen gaikuntza digitala sustatuz.
Ekimena Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak, APTESek eta Apitropikek sortu eta bultzatu dute, eta, gainera, Metapostaren eta Kolore Guztiak, Bizitegi eta Irsearaba elkarteen laguntza du.
Diseinuaren eta pilotajearen fasean, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialeko 13 erakundetako 38 pertsonak parte hartu dute (erabiltzaileak eta profesionalak), eta aktiboki lagundu dute proiektua garatzen eta baliozkotzen.