
Deskribapena eta helburuak
Arabako hiesaren kontrako batzordeak garatu du askatasunaz gabetutako pertsonei gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak ezartzeko eta laguntza integrala emateko programa, preso dauden pertsonen gizarteratzea, laneratzea eta lotura komunitarioa sustatzea helburu duena.
Jarraian aurkezten den txostenean, 2021eko urtarriletik ekainera bitartean diseinatutako ekintzen garapena azaltzen dugu, baita aurreikusitako helburuen lorpen-maila ere. Programa definitzen duten funtsezko bi jarduera-eremutan banatuta dago: lehenengo zatian, Lotura Komunitarioko Etxebizitza azalduko dugu, eta, bigarrenean, Arabako Espetxe barruko boluntarioen jarduera.