Edukira joan

Immigrazioari buruzko II. Euskal Plana 2007-2009

Immigrazioari buruzko Euskal Politikak immigrazio-planen inguruan egituratzen dira. Immigrazioari buruzko I. Euskal Plana 2003tik 2005era egon zen indarrean, eta lehen ahalegina izan zen migrazio-errealitatea administrazio publikoen eguneroko lanean txertatzeko, zeharka edo berariaz, bai eta etorkinei zerbitzu publikoetarako sarbidea (osasuna, hezkuntza, etab.) hobetzeko eta errazteko hasierako urratsak ere, bertako biztanleen baldintza berberetan.

EAEko migrazio-errealitatearen kudeaketari jarraipena emateko asmoz, Immigrazioari buruzko II. Euskal Plana aurkeztu da. Berdintasun, erantzukizun publiko eta erantzukidetasun sozialaren, sexuagatiko diskriminaziorik ezaren eta parte-hartzearen printzipioetan oinarrituta, Euskal Administrazio Publikoaren maila guztiak (Eusko Jaurlaritza, Foru Aldundiak eta Toki Erakundeak) integrazio-helburua lortzeko inplikatzen ditu.

Plana atal batzuetan egituratuta dago, eta atal horietan EAEko immigrazioaren errealitatea, arau-esparrua, Planaren oinarri diren oinarrizko kontzeptuak, 13 jardun-arlotako zati operatiboa eta, amaitzeko, Planaren koordinazioa, jarraipena eta ebaluazioa lantzen dituen atala deskribatzen dira.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.