
Bizitegi-bazterketa larriaren aurkako II. Euskal Estrategia 2024-2028
Bizitegi-bazterketa larriaren aurkako II. Euskal Estrategia 2024-2028
Atzerritarren etorreran hazkunde handiko hamar urte igaro direlarik, adituek diotenez datozen urteetan egoera bestelakoa izango da: atzerritarren etorrera mantsoagoa izan da eta biztanleria birkokatu egingo da, Autonomia Erkidegoen arteko barne-mugikortasunaren bitartez. Orain, trantsizio-fase batean egongo ginateke, aurreragoko etorkizunaren bidean; etorkizun horretan, zalantzarik gabe, Europako zahartze-prozesuaren arazoa konpontzeko irtenbidearen zati bat immigrazioa izango da.
Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazioaren, Herritartasun eta Kultura arteko Bizikidetasunaren Plan hau aurkeztu nahi dugu. Azken urteotan herritar berri ugari iritsi da EAEra eta erakundeek esfortzu handia egin behar izan zuten, politika publikoak etorkinei harrera egitera bideratuta. Orain, fluxuak moteldu eta etorkinak zertxobait egonkortu diren fasean gaudenez, politika publikoen ardatza aldatu egin behar da. Lehen harrera baldin bazen, orain integrazioa, bizikidetasuna, aniztasunaren kudeaketa eta berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko lana da.
Bizitegi-bazterketa larriaren aurkako II. Euskal Estrategia 2024-2028
Herritartasunaren, immigrazioaren eta asiloaren kulturarteko VI. Plana 2022-2025
Herritartasunaren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren esparruan jarduteko V. Plana 2018-2020