Edukira joan

Herritartasunaren, kulturartekotasunaren eta immigrazioaren esparruan jarduteko V. Plana 2018-2020

Etorkin gehienek Euskadin geratzeko asmoa dute. Datuek hori berresten dute. Ez da fenomeno iragankor edo koiuntural bat, egiturazko errealitate bat baizik, eta horrek eskatzen du berriro pentsatzea indarrean dauden ideiak eta ideia horietatik eratorritako erroldatze-, erregularizatze-, birelkartze- eta nazionalizatze-mekanismoak eta -prozesuak. Migrazio-prozesuak eta euskal gizartearen aniztasun gero eta handiagoa kudeatzeko ekintzak sistematizatu, antolatu, koordinatu eta gidatzeko, Eusko Jaurlaritzak hainbat plan egin ditu mende honen hasieratik.

2018-2020 aldirako Herritarren, Kulturartekotasunaren eta Immigrazioaren eremuan jarduteko V. Planak lehentasunezko ekintza-ildoak ezartzen ditu, herritarren eskubideak eskuratzeko berdintasunezko euskal gizartea eraikitzera bideratuak, Euskadin bizi diren pertsona guztien aukera-berdintasuna errazten duena, sozialki kohesionatzen duena eta gizarte-egoera ahulenean dauden kolektiboekiko elkartasuna sustatzen duena, pertsona eta kultura guztien aniztasuna errespetatuz eta gizarte-elkarreragin positiboko testuingurua indartuz.

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.