Zerbitzuan n. 87
Urtarrila-Enero Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 128 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Urtarrila-Enero Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 128 p.
Idazki honek gizarte-teknologoa deituriko figura profesionalaren diseinuaren, garapenaren eta inplementazioaren esperientzia deskribatzen du. Landa-lanaren fasean, sektorearen errealitate digitala ezagutzeko asmoz, 45 elkarrizketa baino gehiago egin ziren 15 Euskadiko erakundetan. 3 talde fokal ere egin ziren, profil profesionalaren eta prestakuntza-programen zirriborroak partekatzeko. Bigarren-fasean, barne-lanari lotutakoa, batetik, prestakuntza-programen behin betiko bertsioak gehitu ziren Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta SEPE-Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoaren katalogoetan, eta bestetik, formakuntza-pilotu horiek martxan jarri ziren, 2024ko irailetik 2025eko martxora bitartean. Une honetan, figura profesional berri horren trebakuntzari jarraipena ematearekin batera, Euskadiko esku-hartze sozialeko elkarteei akonpainamendua ari zaie ematen, soluzio digitalen erabilerari buruzko erakunde baitako hausnarketa erraztuz.
Servicios y centros sociales,Entidades sin ánimo de lucro,Servicios de empleo,Colaboración,Perfil profesional,Concepto,Funciones,Nuevas tecnologías,Innovaciones sociales,Intervención social,Programas de formación,País Vasco,España