Zerbitzuan n. 87
Urtarrila-Enero Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 128 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Urtarrila-Enero Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 128 p.
Artikulu honek feminismoaren genealogia bat aurkezten du, zeinak kontzeptu normatibo eta kategoria kritiko gisa ulertzen baitu generoa. Horretarako, Sherry Ortner, Gayle Rubin, Joan W. Scott, Jane F. Collier, Sylvia J. Yanagisako eta beste zenbait egileren testu klasikoak aztertzen dira, baina baita egile postmodernoen ekarpenak ere, Judith Butlerrenak, kasurako. Ibilbide bat proposatzen da generoan barrena ikerketa sozialeko kategoria analitiko gisa, eta haren dimentsio normatiboa eta indar kritikoa nabarmentzen dira. Lehenik eta behin, Margaret Mead eta Simone de Beauvoirren gogoeta aitzindariak planteatzen dira, haiek jotzen baitira generoa kontzeptualizatu zuten egile aitzindaritzat. Bigarrenik, emakume horien proposamen teorikoak aztertzen dira —haiek definitu dute generoa sexualitatearen, gizarte-harremanen eta boterearen arteko artikulazioan—, baita egileok eginiko berrikuspen autokritikoak ere. Azkenik, generoaren zenbait tentsio aipatzen dira ikuspegi epistemologiko eta praktika sozial gisa, eta agerian jartzen da normatibitatearen alorrean duen gaitasun kritikoa —eta, batzuetan, akritikoa—.
Género,Feminismo,Relaciones sociales,Sexualidad,Concepto,Teoría,Crítica,Literatura