Zerbitzuan n. 87
Urtarrila-Enero Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 128 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Urtarrila-Enero Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2026, 128 p.
Artikulu honek Fundació Ferrer i Guàrdia erakundeak 2023tik 2025era Espainiako gizarte-ekintzako hirugarren-sektorearen finantzaketari buruz egindako ikerketen emaitza nagusiak aurkezten ditu. Ikuspegi konparatu batetik abiatuta, egungo ereduaren egiturazko ahuleziak aztertzen dira —urteko dirulaguntzetan eta baliabideen dibertsifikazio eskasean oinarrituta—, eta urte anitzeko eta egiturazko finantzaketa-formuletarantz aurrera egiteko erronkak adierazten dira.Testuak arreta berezia eskaintzen dio Euskal Autonomia Erkidegoaren kasuari. Izan ere, Kontzertu Sozialari buruzko 168/2023 Dekretuaren garapenak esparru arauemaile aurreratua eman dio Euskadiri lankidetza publiko-sozialean, nahiz eta haren ezarpena oraindik egiteke dagoen eta haren aplikazio eraginkorra blokeatuta dagoen ziurgabetasun juridikoen ondorioz. Azkenik, sektorearen iraunkortasun ekonomikoa indartzera eta administrazioen eta gizarte-erakundeen arteko lankidetza-eredu egonkor bat sendotzera bideratutako hobekuntzaildoak proposatzen dira.
Entidades sin ánimo de lucro,Financiación,Subvenciones,Colaboración,Sector privado,Sector público,Normativa,Recomendaciones,País Vasco,España