Zerbitzuan n. 60
Abendua-diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 198 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 198 p.
Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunaren Arretarako abenduaren 14ko 39/2006 Legea onartu zenetik, eztabaidarako gai bihurtu dira mendetasunaren arretarako finantzaziorako kostuen inguruko ekarpenak. Artikulu honen xedea da mendeko diren pertsonen arretak 2012. urtetik 2014. urtearen bitartean Mendetasun Sisteman izan duen kostua azaltzea, kostu hori Administrazio publiko desberdinek nola finantzatu duten ezagutzea, eta baita ere kalkulu hori egiteko zein metodologia jarraitu den jakitea. Izan ere, kalkulu hori egiteko oinarri izaten dira autonomia-erkidego bakoitzak urtero onartzen dituzten zerbitzu eta prestazio ekonomikoak, eta bataz besteko kostua ezartzen zaie zerbitzu desberdinei eta bataz besteko zenbateko bat prestazio ekonomikoei. Modu honetara, Mendetasun Sistemaren urteko kostua lortzen da bi faktore horiek erlazionatuz. Lehenik, artikuluan aztertzen dira Administrazio publiko desberdinek Mendetasunaren Sisteman izandako kostu orokorrak 2012. urtetik 2014. urtera bitartean; horren ondoren kostu horien finantziaziorako iturriak zehaztu eta berauen eboluzioa aztertzen da; eta azkenik, aipamen labur bat egiten da finantziazioaren ereduan egin daitezkeen aldaketen inguruan.
Dependencia,Personas mayores,Discapacidad,Coste,Financiación,Gasto social,Reforma,Efectos,Estudio económico,Estadísticas de servicios,España