Zerbitzuan n. 60
Abendua-diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 198 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 198 p.
Norberaren Autonomia Sustatzeko eta Mendetasunaren Arretarako 39/2006 Legea herritarren lorpen bat izan zen, izan ere, Estatuak aitortu egin zuen babes publikorako eskubidea izatea mendetasun egoeraren bat bizi eta familia edota ekonomiaren arloko baldintzen ondorioz babes soziala bermatzeko, modu horretan politika sozialen benefizientziaren ikuspegia gainditu egiten zen. Artikulu honek laburbiltzen ditu 20/2012 Errege Dekretuak aurrekontuen egonkortasunerako bideratzen dituen neurrien eraginak. Izan ere, Mendetasunaren Autonomia eta Arretarako Sistemaren iraunkortasuna aitzakia hartuz, 39/2006 Legeak ezarritako babes sozialaren mailan atzerakada ekarri du Dekretu horrek, eta horren bidez, murriztu egin dira onuradunen eskubideak, prestazioek duten arretaren kalitatea eskastu egin da, zerbitzuen izaera merkantilista areagotu da, gutxitu egin da finantzazio publikoa, eta erabiltzaileen zergen ekarpena hazi egin da. Aurrekontuen egonkortasunerako neurrien ondorioz, lehenengo hiru urteotako gastu publikoaren beherakada kalkulatzen da 9.000 milioi eurokoa izan dela, hau da, mendetasun moderatua duten pertsonen arretarako urtebeteko gastu osoaren baliokidea da hori, eta GPBaren % 0’7 inguruko gastua bideratzen da mendetasunaren arretara, 39/2006 Legeak aurreikusitako % 1etik beherako ehunekoa, eta Europar Batasuneko herrialdeetako mediaren aldean ehuneko puntu bat gutxiago da hori.
Dependencia,Personas mayores,Discapacidad,Prestaciones sociales,Prestaciones económicas,Servicios sociales,Reforma,Financiación,Impacto económico,España