Zerbitzuan n. 60
Abendua-diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 198 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Abendua-diciembre Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2015, 198 p.
Artikulu honen xedea da Madrilgo eskualdeko etxez etxeko arretarako sistema publikoaren azken urteotako eboluzioa aztertzea. 2008. urtetik, krisialdi ekonomikoak eragina izan du pertsona adinduen zaintzara bideratutako baliabide publikoetan, eta eragin hori nabarmendu daiteke eragina izandako arlo desberdinetan. Murriztu egin da zerbitzuaren intentsitatea eta baita ere mendetasun egoeran dauden pertsonei eskainitako beste zerbitzu batzuen erlazioan izandako garrantzia, eta, gehienbat, jarduera horiek betetzen dituzten pertsonen lanerako baldintzak eskastu dira. Gaur egun, murriztu egin da jardueren inguruko kontrola, eta horren ondorioz izaera profesionaleko ezaugarri batzuek eskastu egin dira mendetasun egoeran dauden pertsonen arretan, eta jarduera horiek aintzatespen eta zehaztasun gutxiagoa duten etxebizitzako mantentzearen lanen tankera bat hartu dute. Halaber, prestakuntzarako ikastaroak gutxitu egin dira langileentzat, eta nabarmentzen da sektorean esperientzia urria duten enpresak protagonista bilakatzen ari direla baliabide horiek eskaintzeko.
Cuidados de larga duración,Atención domiciliaria,Crisis económica,Condiciones de trabajo,Calidad de la atención,Efectos,Servicios sociales,Servicios públicos,Evaluación de servicios,Dependencia,Comunidad de Madrid,España