Zerbitzuan n. 74
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2021, 178 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2021, 178 p.
Artikulu honek Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako Departamentuak Euskal Autonomia Erkidegoan, Nafarroako Foru Erkidegoan eta Ipar Euskal Herrian mendekotasun-egoeran dauden pertsona adinduei ematen zaien artaren inguruan finantzatutako txosten bat laburbiltzen du. Lan honen helburua hirukoitza da. Alde batetik, lurralde bakoitzeko pertsona adinduen edo mendekotasun-egoeran dauden pertsonentzako gizarte-zerbitzuen sistemaren oinarrizko funtzionamendua deskribatzea. Bestetik, politika horiek lurralde bakoitzean duten irismen-dimentsioa neurtu eta erlazionatzea ahalbidetuko duten datuak eta adierazleak aurkeztea; artatutako pertsonen kopuruaren, eskainitako zerbitzuen, okupatutako langileen edo egindako gastuaren ikuspegitik. Azkenik, hiru lurraldeen artean dauden antzekotasun eta desadostasun nagusiak identifikatzea; erronka komunak identifikatzea –baita lurralde bakoitzeko berariazko erronkak ere–; eta, lortutako ikaskuntzetatik abiatuta, aztergai hartutako hiru lurraldeen zerbitzuak hobetzeko zenbait gomendio proposatu.
Personas mayores,Dependencia,Servicios sociales,Características sistema,Recomendaciones,Datos estadísticos,País Vasco,Navarra,España,Francia