Laburpena
Artikulu honen asmoa Primer la Llar programako hiru talderen praktikaren eraldaketa-prozesua deskribatu nahi da. Housing First filosofia aintzat hartzen duen lehen programa pilotua da (2015-2018), Espainiako Estatuko Administrazio Publiko batek abiarazi duena. Bartzelonako Udala izan da ezaugarri horiek dituen programa baten antolaketa- eta teknika-lidergoa bere gain hartu izandako lehenengo toki-administrazioa. Arreta-ereduaren aldaketa dokumentatzeko, metodo narratiboetan kokatutako luzetarako ikerketa erabili da. Taldeko eta banakako elkarrizketak erabiliz, narratiba-praktika jakinduria-iturri gisa landu da. Emaitzak hiru mementoren arabera aurkezten dira, eta praktikaren dimentsio indibiduala eta kolektiboa aztergai hartu. Gobernantzak eta praktikak bi norabidetan dute eragina. Artikulu honek erabaki desberdinek lagun egite profesionalaren eragin- eta eraldatze-maila ikusarazi egiten du.
Hitz gakoak
Pobreza,Exclusión social,Sin techo,Acompañamiento,Perfil profesional,Actividades profesionales,Cataluña,España