Laburpena
Europako ongizate-sistemek, batik bat meditarrenear eremukoek, errealitate demografiko eta sozial berriak eragiten dituen zaintza-eskariei behar bezala erantzuteko zailtasun nabarmenak dituzte. Euskal gizarteak, zahartze-tasa altua eta tradizio familiarista nabarmena izanda, egoera horri posizio konplexu batetik aurre egiten dio. Gaur egungo zainketen gizarte-antolaketaren eredua ordaindu gabeko emakumeen lanean oinarritzen da, gizarte-zerbitzuek partaidetza urria dutena, eta etxeko enplegu-pribatizazioa gero eta nabarmenagoa; azken batean, eredu horrek egoera zaila irudikatzen du. Publikoaren eta pribatuaren, Estatuaren eta merkatuaren arteko logikak, diskurtsoaren eta iruditeria kolektiboaren hegemonia dakar, baina komunitatea, arlo komunitarioa, ongizatea eta zaintza emateko hirugarren bide gisara azaleratzen da. Premisa hori oinarri hartuta, artikulu honen helburua Euskadiko pertsona adinduen zaintzaren gizarte-antolamenduko sistemetan komunitateak zein funtzio betetzen duen aztertzea da.
Hitz gakoak
Personas mayores,Discapacidad,Dependencia,Cuidadores,Comunidad,Envejecimiento,Servicios sociales,Trabajo social,País Vasco,España