Edukira joan

Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko IV. Jardunaldiak

Sarrera

Euskal instituzio publikoek, Hirugarren Sektoreko entitateekin batera, Euskadiko bizitegi-bazterketaren fenomenoa hobe ezagutzeko ekimen desberdinak garatu dituzte azken urteotan, eta arlo honetako politika eraginkorragoak artikulatzeko.

Ikerkuntza-, sentsibilizazio- eta prestakuntza-ekimenei dagokienez, 2012 urtetik, bi urtean behin, bizitegi-bazterketa pairatzen duten pertsonen gaueko zenbaketak egin dira.Euskadiko bizitegi-bazterketa egoeran dauden IV. Zenbaketa 2018ko urrian 26 euskal udalerritan egin zen, eta ia mila boluntario partaide izan zituen.Gainera, 2014 urtetik, bi urtez behin, Bizitegi Bazterketari buruzko Jardunaldiak antolatu izan dira, eta aurreko urteko zenbaketari buruzko datuak eskaintzeaz gain, bizitegi-bazterketaren fenomenoari buruzko eztabaida-, sentsibilizazio- eta gogoeta-foro bilakatu nahi da.

Marko horretan, Euskadiko Bizitegi Bazterketari buruzko IV. Jardunaldiak sei hilabete barru Ignacio Maria Barriola zentroan antolatuko dira, UPV-EHUko Ibaetako kanpusean, Donostian.Aldi honetan, enfasia interesezko bi osagaietan jarriko da:

  • Alde batetik, Etxerik gabeko Euskal Estrategia, 2017 urtearen bukaeran euskal instituzio nagusiek onartua.
  • Bestetik, bizitegi-bazterketari buruzko errealitate berrien analisia, zenbaketetan zehaztu izandako pertsonen zenbatekoaren hazkuntza ikusita eta egoera horretan dauden pertsonen profiletan gertatzen ari diren aldaketak aintzat hartuta.

Horretaz gain, pertsona erabiltzaileen baliabide- eta politika-diseinuan partaidetza sustatzeko zenbait entitateren ekimenei ere arreta berezia jarri nahi zaio aldi honetan, baliabide eta politika horiei buruzko iritzia ezagutzeko lagun horiei aukera eskainita.

Gainera, aurreko jardunaldietako arrakasta aintzat hartuta, aldi honetan etxegabeko pertsonen aldeko eskuartze-tresnei buruzko prestakuntzari, gogoetari eta eztabaidari arreta berezia jarri nahi izan zaio.Ildo horretatik, lantegi paraleloak, aldiberekoak, mantendu dira etxegabeko lagunei buruzko eskuartze-arloari hertsiki erlazionatuak dauden sei gairen inguruan.Lantegi bakoitzaren plaza-kopurua mugatua dagoenez, plazak izen-emate hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira.

Programa

09:30-10:00   Inaugurazioa
BEATRIZ ARTOLAZABAL. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailburua.Eusko Jaurlaritza.
ENEKO GOIA. Donostiako Alkatea
MAITE PEÑA. Gizarte Politika Diputatua. Gipuzkoako Foru Aldundia

10:00-10:30   Etxerik gabeko Euskal Estrategia. Balantzea eta ikuspegiak
LIDE AMILIBIA. Gizarte Politiketako Sailburuordea.Eusko Jaurlaritza

10:30-11:30   Mahaingurua. Euskadiko eta Europako bizitegi-bazterketaren errealitate berriak
Euskadiko bizitegi-bazterketan dauden pertsonei buruzko IV. Zenbaketaren emaitzak
RAQUEL SANZ. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa

Bizitegi-bazterketa Europan: etxegabeko pertsonen eskubideen aldeko joera eta estrategia nagusiak
MARÍA JOSÉ ALDANAS. FEANTSA

11:30-12:00   Atsedenaldia

12:00-13:00   Mahaingurua: Bizitegi-bazterketaren errealitate berriak tokiko eremutik
LAURA GUIJARRO. Sant Joan de Deu Serveis Socials.Bartzelona
IÑIGO ESTOMBA. Donostiako Udala
JOSEBA GAYA. Beste Bi

13:00-14:00 Pertsona erabiltzaileen partaidetza arreta-baliabideen eta gizarteratze-prozesuen definizioan
- Emaus Gizarte Fundazioa 
- EAPN Euskadi
- Gizarteratzeko zentroetako eta zerbitzuetako pertsona erabiltzaileak

15:30-18:00   Bizitegi-bazterketaren arloko zuzeneko eskuartzeetarako tresnei buruzko aldibereko lantegiak

Aldibereko sei lantegi antolatuko dira, eta haietako bakoitzak gehienez 40 lagunentzako tokia izango du.Bete nahi den lantegi bakoitzean izena eman beharko da, eta horretarako izen-emateko formularioa erabili.Plazak izen-emate hurrenkera zorrotzaren arabera esleituko dira.

1. tailerra. Bizitegi-bazterketa larria bizi duten emakumeen aldeko eskuartzeak.
NORMA VÁZQUEZ. Sortzen Aholkularitza

2. tailerra. Etxegabeko pertsonen aldeko lanaren kudeaketa emozionala.
ENRIQUE SARACHO. Ediren

3. tailerra. Integrazio-prozesuetan dauden pertsonentzako lagun egite terapeutikoa
CARMEN VICIOSO ETA DAIMEL CASTILLO-GONZALEZ. T4 Elkartea

4. tailerra. Exijentzia, kalteen murrizketa eta autodeterminazioa bizitegi-bazterkeriaren arloan: ibilbide luzeko etxegabeko pertsonen izaera kronikoaren azterketa.
OMAR GARCÍA MIER. Gaueko Aterpea. Donostia

5. tailerra. Etxegabeko pertsonen eskuartzeari buruzko alderdi etikoak
BONI CANTERO. Gasteizko Udala
GIPUZKOAKO ETIKA BATZORDEA
 
6. tailerra. Etxegabeko pertsonen parte-hartzea: nola, zergatik eta zertarako.
ELENA DE LA HERA. EAPN
JOSEBA GAYA. Cáritas Bizkaia

Bideoak

Euskadiko bizitegi-bazterketari buruzko IV. Jardunaldien hasiera

 

Etxerik Gabeko Euskal Estrategia. Balantzea eta ikuspegiak

 

Euskadiko bizitegi-bazterketan dauden pertsonei buruzko IV. Zenbaketaren emaitzak

 

Bizitegi-bazterketa Europan: etxegabeko pertsonen eskubideen aldeko joera eta estrategia nagusiak

 

Bizitegi-bazterketaren errealiatate berriak tokiko eremutik: Bartzelona

 

Bizitegi-bazterketaren errealiatate berriak tokiko eremutik: Donostia

 

Bizitegi-bazterketaren errealiatate berriak tokiko eremutik: Bilbo

 

Pertsona erabiltzaileen partaidetza arreta-baliabideen eta gizarteratze-prozesuen definizioan

 

Jardunaldiko aurkezpenak

Zenbaketaren emaitzak

Interesgarria izan daiteke

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.