
Lurralde-kohesioa eta belaunaldien arteko elkartasuna: landa-garapenari begira
07/05/2025
Lurralde-kohesioa eta belaunaldien arteko elkartasuna: landa-garapenari begira
Behatuz Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak profesionalen prestakuntza eta kualifikaziora bideratutako jarduerak indartu ditu 2023tik aurrera. Horretarako, gizarte-zerbitzuen arloko erakunde, entitate eta eragileen artean urtean hainbat topaketa birtual eta/edo fisiko antolatzea proposatzen da, interesa duten eragileak biltzeko, esperientzia-trukea bultzatzeko eta ikaskuntza kolektiboa bultzatzeko.
Oraingo honetan, Topaketa gizarte-politiketan belaunaldien arteko ikuspegiaren aplikazioari buruzkoa izango da. Topaketa honek irakaskuntzak bultzatu nahi ditu eta ekintzarako irizpide, erronkak eta orientabideak landu, belaunaldien arteko ikuspegia sustatzeko, ekintza eta gogoeta lotuz, eta horretarako Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen eta Granadako Unibertsitateko Belaunaldien arteko Ikasketen Makrosad Katedraren ekarpenak izango ditugu.
Era berean, belaunaldien arteko ikuspegitik diseinatu eta garatu diren eta, bereziki, belaunaldien arteko elkartasuna ardatz izan duten esperientzia desberdinak izango dira ere Topaketan.
Topaketa irailaren 24an izango da Gasteizko Europa Biltzar Jauregian.
Global Off-Site Event. Eusko Jaurlaritzak antolatua, Zainketen aldeko Aliantza Globaleko kide den aldetik, irailaren 10etik 24ra New Yorken egingo diren NBEren Batzar Nagusiaren (AGONU) 79. bilkura-aldiaren eta Etorkizunaren Goi-bileraren esparruan Aliantzak bultzatzen duen ekitaldi-programaren barruan.
08:45 Ongietorria eta aurkezpena
Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokia
08:55 Belaunaldien arteko ikuspegia ongizatera bideratutako politiketan: zeharkako erronka
Nerea Melgosa Vega | Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoko sailburua. Eusko Jaurlaritza
09:15 "Europar belaunaldien arteko elkartasuna: Europar Batasunaren ikuspegi horizontalerantz" hitzaldia [online, ingelesez]
Krzysztof Balon | Europako Ekonomia eta Gizarte Komitea
10:00 "Bizitza-ibilbideak, belaunaldi artekotasuna eta gizarte-politika eraldatzaileak" hitzaldia [online]
Mariano Sánchez Martínez | Belaunaldien arteko ikasketen Macrosad Katedraren zuzendaria. Granadako Unibertsitatea
11:00 Etenaldia
11:30 Esperientzien mahaia
13:00 Belaunaldien arteko testigantzak
13:30 Topaketaren amaiera
Gizarte Zerbitzuen zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza
Bideoak jatorrizko bertsioan ikusteko esteka: https://labur.eus/LUsEG
Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburua
Krzysztof Balonen hitzaldia
Mariano Sanchezen Balonen hitzaldia
Belaunaldien arteko esperientzien mahaia
Belaunaldien arteko testigantzak: arteen bidezko proiektuak (Fidias Fundazioa)
07/05/2025
Lurralde-kohesioa eta belaunaldien arteko elkartasuna: landa-garapenari begira
19/04/2024
17/01/2024
26/09/2023
18/05/2023
07/11/2022
AdinekoakMendekotasunaDesgaitasunaBuru gaixotasunaPobreziaBazterketaGeneroaHirugarren sektoreaGizarte-babesaHaurtzaroa