Edukira joan

La población de Euskadi frente a la Covid-19 = Euskadiko herritarrak Covid-19ren aurrean

La población de Euskadi frente a la Covid-19 = Euskadiko herritarrak Covid-19ren aurrean

Gabinete de Prospección Sociológica, La población de Euskadi frente a la Covid-19 = Euskadiko herritarrak Covid-19ren aurrean. Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco, Vitoria-Gasteiz, 2020, 61 p.

Dokumentua deskargatu

Laburpena

Azterketa apirileko azken egunetan egin zen, eta agerian uzten du euskal herritarrak oso kezkatuta daudela koronabirusaren hedapenagatik eta hurbileko pertsonen osasunagatik eta pandemiaren ondorio ekonomikoengatik.

Euskal Autonomia Erkidegoko herritarrek oso modu positiboan baloratzen dute Osakidetzaren zerbitzu publikoa, Prospekzio Soziologikoen Kabinetearen azterketa baten arabera. Azterketa hori gaur argitaratu da, eta, bertan, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek Covid-19aren hedapenak sortutako egoeraren aurrean dituzten iritziak eta jarrerak aztertu dira. Herritarrek 8,2 puntu ematen dizkiote (0 eta 10 arteko eskalan) Osakidetzak koronabirusak gaixotutako pertsonei emandako osasun-arretari.

Konfinamenduari dagokionez, herritarren % 76k uste dute "asko" betetzen ari direla koronabirusaren hedapena geldiarazteko ezarritako neurriak, eta % 22k uste dute "dezente" betetzen ari direla. Gainera, herritarren % 57k eta % 31k aditzera eman dute konbentzimendu handiz edo oso handiz, hurrenez hurren, ari direla neurriak betetzen; % 10ek soilik adierazten dute batere konbentzituta edo oso gutxi konbentzituta betetzen ari direla neurriak.

Inkestaren arabera, euskal herritarren % 13 beraiek bakarrik daude konfinatuta,% 83 familiako pertsonekin daude konfinatuta eta % 3 beste pertsona batzuekin. Etxeko bizikidetza oso ona da inkestatutako pertsonen % 52ren iritziz, eta nahiko ona % 45en iritziz.

Inkesta erantzun duten pertsonen % 20k dio konfinamendua oso ondo daramala,% 65ek dio nahiko ondo daramala, % 12k nahiko gaizki daramala eta % 3k oso gaizki daramala.

Ondorio ekonomikoei dagokienez, inkesta erantzun duten pertsonen % 10ek adierazten du bere egoera ekonomiko pertsonalak asko egin duela okerrera, eta % 28k, berriz, zertxobait egin duela okerrera. Hamarretik seik aditzera ematen du bere egoera ez dela aldatu.

Horrez gain, gehiengoaren iritziz (% 70) Euskadiko ekonomia urte batzuetarako ahulduta geratuko da.

Azkenik, pandemiari aurre egiteko erakundeen kudeaketari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleek 6,7 punturekin baloratzen dute Eusko Jaurlaritzaren kudeaketa, eta 5,5 puntu ematen dizkiote Espainiako Gobernuak egindakoari eta 4,9 puntu Europar Batasunak egindakoari.

Hitz gakoak

COVID,Intervención social,Infancia,Familia,Deporte,Convivencia,Personas mayores,Emociones,Alimentación,Crisis,Salud pública,Atención sanitaria,Información,Efectos,Crisis económica,Situación económica,Trabajo,Desempleo,Perspectivas,Satisfacción,Encuestas,Instrumentos técnicos,Fichas técnicas,Características población,Datos estadísticos,Actitudes sociales,Bizkaia,Gipuzkoa,Araba,País Vasco,España

Interesgarria izan daiteke

Guía de recursos para las familias. Lozalizador de ayudas, servicios e iniciativas de las Administraciones Públicas Vascas = Familientzako baliabideen gida. Euskadiko Administrazio Publikoen dirulaguntzen, zerbitzuen eta ekimenen bilatzailea

HaurtzaroaAdinekoakDesgaitasunaGizarte-babesa

Guía de recursos para las familias. Lozalizador de ayudas, servicios e iniciativas de las Administraciones Públicas Vascas = Familientzako baliabideen gida. Euskadiko Administrazio Publikoen dirulaguntzen, zerbitzuen eta ekimenen bilatzailea

Índice de envejecimiento activo en Euskadi 2020. Active Ageing Index (AAI) 2020. Estudio sobre las condiciones de vida de las personas de 55 y más años en Euskadi 2020 = Euskadiko zahartze aktiboaren indizea 2020. Active Ageing Index (AAI) 2020. Euskadiko

AdinekoakHirugarren sektoreaPobreziaGeneroa

Índice de envejecimiento activo en Euskadi 2020. Active Ageing Index (AAI) 2020. Estudio sobre las condiciones de vida de las personas de 55 y más años en Euskadi 2020 = Euskadiko zahartze aktiboaren indizea 2020. Active Ageing Index (AAI) 2020. Euskadiko

Cookieen kustomizazioa

Cookies Analytics

Guk edo hirugarrenek tratatu ditzakegun cookieak erabiltzen ditugu. Interneten dituzun nabigazio ohiturak aztertu ditzakegu, zure profilarekin erlazionatutako publizitatea erakusteko.