Laburpena
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika
Sailak zure esku, eta familien esku jartzen du, “Familientzako
baliabideen gida” euskal administrazio publikoek Euskadin
eskaintzen dituzten dirulaguntzen, zerbitzuen, programen eta
baliabide publiko interesgarriak ezagutzen eta aurkitzen lagunduko duen informazioa emateko.
Gida honen xedea da familia-mota eta behar zehatz bakoitzarentzat zer baliabide dauden jakiteko tresna erabilgarria izatea, eta zerbitzu hori eskaintzen duen eragilearengana hurbiltzea, zerbitzuen inguruan galdetzeko edo eskatzeko. Eusko Jaurlaritzako sailek eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako
aldundiek eskaintzen dituzten baliabideak aurkitu ahal izango dira.
Halaber, udalek eskaintzen dituzten batzuk ere aurkitzen dira, zehazki, zabalduen dauden baliabideak. Gida egiteko egun dauden askotariko familia-ereduak hartu dira kontuan.
Hitz gakoak
Familia,Infancia,Juventud,Personas mayores,Migración,Discapacidad,Salud mental,Violencia,Familias monoparentales,Familias problemáticas,Recursos,Programas,Diputación,Ayuntamientos,Gobierno,Política social,País Vasco,España