Laburpena
Oro har, etxegabeen fenomenoa aztertzeko, bazterketa larriari buruzko esparru teoriko orokorra baliatu da, eta, gutxiago, bizitegi-bazterketaren ikuspuntu zehatza edo genero-ikuspegia. Azterlan honen bidez, genero-ikuspegian oinarrituta aztertu nahi da EAEko bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa, baina beste ikuspuntu zabalago bat ere baliatu nahi da, aterperik edo etxerik gabeko pertsonak ez ezik, beste batzuk ere kontuan hartzeko: etxebizitza ez-seguruetan edo desegokietan bizi direnak eta etxegabetzat hartu ezin direnak, bizitegi-bazterketaren eraginpean egonik ere.
Helburu espezifiko hauek proposatu dira azterlan honetarako:
- Eskuragarri dauden askotariko estatistika- eta informazio-iturriak baliatuta, EAEn bizitegi-bazterketa larriko egoeren prebalentzia desberdina zenbatzea eta aztertzea, genero-ikuspegian oinarrituta, ETHOS tipologiaren arabera.
- Zehatz aztertzea etxerik gabe dauden gizonen eta emakumeen ezaugarri bereizgarriak, haien osaera demografikoa, ibilbideak eta bizi-baldintzak kontuan hartuta.
- Aztertzea zergatik emakumeen artean txikiagoa den bizitegi-bazterketa muturrekoen egoeren prebalentzia, eta zenbateraino identifikatu daitezkeen genero-identitateen eraikuntza sozialei espezifikoki lotutako babes-, kontentzio- edo balazta-faktoreak.
-Espezifikoki etxerik gabekoentzat jarritako zerbitzuak erabiltzaileen behar, ibilbide eta nahietara egokituta dauden ebaluatzea eta horren inguruko praktika egokiak identifikatzea.
Hitz gakoak
Exclusión social,Sin techo,Género,Necesidades especiales,Servicios sociales,Servicios de salud,Malos tratos,Mujer,Hombre,Prevención,Características,Factores socioeconómicos,Factor de riesgo,Salud,Nivel educativo,Relaciones familiares,Relaciones sociales,Drogodependencias,Evolución,Evaluación de servicios,Datos estadísticos,País Vasco,España