Laburpena
Dokumentu honek Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren mendeko Arreta Soziosanitarioko Zuzendaritzak egindako eskaerari erantzuten dio, osasun-sistemen eta gizarte-arretako sistemen arteko elkarreragingarritasun soziosanitarioa sustatzeko esparruan. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) osasunari eta gizarte-arretari buruzko datuen erabileran ikuspegi etiko, ireki eta giza eskubideetan oinarritutakoa txertatzea da helburua, osasun- eta zaintza-ekosistema fidagarria lortzeko, eta datuak modu seguru, koherente, eraginkor eta gardenean partekatzeko, kudeatzeko eta biltegiratzeko. Dokumentua egiteko orduan, jarraitu den gidoiaren arabera, elkarreragingarritasuna ikuspegi etikotik behar bezala egikaritzeko errespetatu behar diren printzipio eta balio etikoak identifikatu nahi izan dira; jarraian azalduko diren gomendioak kontuan hartu beharreko ekintzak dira, printzipio eta balio horiek urra ez daitezen.
Hitz gakoak
Servicios de salud,Servicios sociales,Atención sociosanitaria,Intercambio,Información y comunicación,Coordinación administrativa,Perspectivas,Ética,Recomendaciones,País Vasco,España