Laburpena
Gida hau argitaratzea betekizun etikoa da, eta 14/2012 Legeak, ekainaren 28koak, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoak agindutakoaren ondorio, baita Eusko Jaurlaritzak pertsonekin hartutako konpromisoarena ere. Errespetatu beharreko giza eskubide funtsezkoa da pertsonen duintasuna; oinarrian du burujabetasun askea, norberaren sexu-identitatea barne hartuta, baita jaioberritan esleitutako sexuarekin bat ez datorrenean ere. Transexualak oraindik orain mehatxupean daude, eta horixe aitortzen dute 14/2012 Legeak, ekainaren 28koak, transexualak genero-identitateagatik ez baztertzeari eta haien eskubideak aitortzeari buruzkoak, eta 147/2015 Dekretuak, uztailaren 21ekoak, Euskadiko Osasun-sisteman pertsonek dituzten eskubideen eta betebeharren gaineko adierazpenari buruzkoak. Mehatxuegoera horri aurre egiteko politika publiko espezifikoak behar dira, transexualek dagozkien eskubide eta betekizun zibikoak gauzatzean bazterkeriarik jasan ez dezaten. Gida osatzeko, eragindako pertsonek (transexualen elkarteek), Osakidetzak eta Eusko Jaurlaritzak (buru garen hiru sailak) osatutako lantaldea eratu da. Ikuspuntu eta sentsibilitate guztiak hartu nahi izan ditugu aintzat gidan eta, horrenbestez, ezagutza, esperientzia eta gaitasun desberdineko pertsonek osatu dute talde hori (transexualak, medikuntzako, hezkuntzako eta gizarte-politiketako teknikariak, kudeatzaileak eta zuzendaritza-kideak), hainbat eragile ordezkatuz (erakundeak, zientzia-sozietateak, elkarte profesionalak, transexualen elkarteak, etab.).
Hitz gakoak
LGBT,Igualdad de género,Recomendaciones,Entorno educativo,Infancia,Servicios sociales,Servicios de salud,Manuales,País Vasco