Laburpena
Gure gizartea egoera soziolaboral eta ekonomiko konplexu eta aldakorrean dago murgilduta. Zenbait faktorek (globalizazioa, enpresa-kudeaketaren ereduen aldaketak, aldaketa demografikoak eta teknologia berriak) eragin nabarmena dute enpleguan, eta hori ebaluatu egin behar da, diziplina anitzeko hausnarketa zehatza eta partekatua eginez. Egoera horretan, behar-beharrezkoa da egiturazko zenbait arazo berariaz lantzea, esaterako, gazteen eta adin gehiagoko herritarren langabezia. Bi kolektibo horien egoera kroniko bihurtzeko arrisku larrian dago, baldin eta erabakitasunez eta behar bezala jokatzen ez badugu.
Hori kontuan hartuta, enplegu-politikak garrantzi handia du; izan ere, funtsezko tresna da hazkunde ekonomiko iraunkorra eta beharrezko gizarte-kohesioa lortzeko. Enplegu-politika estrategia integral baten barruan gauzatu behar da; estrategia horrek erreferentzia izan beharko du gizarte osoarentzat, ekoizpen-sistema garatzeko testuinguru egokiagoa sorrarazi beharko du eta gizarte- nahiz ekonomia-eragile desberdinak elkartzea ahalbidetu beharko du, politika-, gizarte-, lan-, hezkuntza- eta enpresa-ekintzetarako gidalerro partekatuak ardatz gisa hartuta.
Helburu horrekin, Euskadiko Hiru Alderdiko Gizarte Elkarrizketarako Mahaian adostu zen Enpleguaren Euskal Estrategia 2020 diseinatzeko beharra zegoela, hainbat gairi buruzko adostasun zabal baten emaitza gisa: landu behar diren erronka eta faktore kritikoak; enplegu gehiago eta hobea sortzeko indarguneak eta aukerak; eta erantzuna behar duten ahultasunak eta mehatxuak.
Hitz gakoak
Búsqueda de empleo,Desempleo,Directrices,Formación,Inclusión laboral,Juventud,Planes de trabajo,Política de empleo,Servicios públicos,Situación socioeconómica,Transición,España,País Vasco