Laburpena
Dokumentu honetan Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko 2016ko Inkestaren (PGDI-2016) emaitza nagusiak bildu dira. Inkestaren helburua nagusia da Euskal Autonomia Erkidegoko pobreziaren eta ongizate-gabeziaren adierazleak aztertzea, lehentasunez nabarmenduta Europar Batasunean Eurostat metodotik hartuta erabiltzen direnak, bai eta PGDIn berariaz sartutakoak ere. Biztanleen arteko baliabideen banaketari epe ertain eta luzean eragiten dioten egiturazko joera nagusiak ere kontuan hartzen ditu txostenak, batez ere 2008-2016 epeari dagozkionak. Era berean, pobrezia eta prekarietatea Euskadiko hiru lurraldeetan eta eskualdeetan nola banatzen den ere aztertzen da. Txostena irakurterrazago egiteko, aldaketa nagusien laburpen bat egin dugu hasierako kapitulu honetan.
Hitz gakoak
Pobreza,Desigualdad social,Precariedad,Movilidad social,Trabajador,Salario,Infancia,Renta de garantía de ingresos,Evaluación de servicios,Resultados,Encuestas,Evolución,Datos estadísticos,País Vasco,España