Laburpena
Etxez etxeko laguntza zerbitzuak izan dira, hamarkada askotan, autonomia urritua duten pertsonei eskainitako laguntza publikoa nagusia. Protagonismo hori galtzear izan da joandako urte hauetan, izan ere, gero eta gehiago hazi da eskaria eta finantza-bideen zailtasuna; eta ikuspegi batzuen arabera, laguntza modu hori ez omen da iraunkor izango epe ertain edo motzeko finantza-mailan. Testuinguru hori kontuan harturik, Europako herrialde askotan erabaki dute zerbitzuaren erregulazioa eta eskaintzeko bidea aldatzea, eta honako lau helburu nagusi dituzte: kalitatea indartu; efizientzia sustatu; erabiltzaile diren pertsonen hautaketa eta partaidetza erraztarazi; eta, azkenik, erakarri eta bertan mantendu arreta-eskariari aurre egiteko langileria.
Hitz gakoak
Atención domiciliaria,Atención individualizada,Autodeterminación,Calidad de la atención,Características sistema,Crisis económica,Cuidador informal,Dependencia,Discapacidad,Efectos,Literatura científica,Personal,Personas mayores,Prestaciones económicas,Prevención,Recomendaciones,Reducción de la demanda,Reforma,Servicios de apoyo,Tendencias