Laburpena
Diru-sarbideak Bermatzeko Errentaren egungo legeriak enplegu-zerbitzu, eta partikularki lanerako orientazio-zerbitzuei eskaintzen die rol nabarmen bat gizarteratzeko prozesuan laguntzeko. Aldi berean, agintzen du beste sistema publiko batzuekin lankidetza betetzea –gizarte-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak, hezkuntza edo etxebizitza, eta ezartzen du euskal administrazioen artean deribazio eta koordinaziorako protokoloak osatzeko premia. Eskakizun horri erantzunaz, Lanbide – Euskal Enplegu Zerbitzuak aurkeztu du lehendabiziko protokolo bat, eta bertan ezartzen da Gizarteratze Aktiborako Hitzarmenetako esparruan Lanbideko profesional eta udaletako gizarte-zerbitzuen arteko lankidetza eraginkor bat bermatzeko protokoloa. Bertan nabarmentzen da sistemen autonomia eta berdintasuna gordetzeko garrantzia eremuko premiei aurre egin eta esku hartze egokienak bideratzeko aipatutako premiak betetzean. Horretaz gain, bertan jasotzen da prozedurak derrigorrezko duen malgutasuna, kasu bakoitzarekiko egokitu eta duen konplexutasun-mailari erantzun ahal izateko.
Hitz gakoak
Coordinación administrativa,Desempleo,Exclusión social,Inclusión laboral,Inclusión social,Normativa,Política activa empleo,Procedimiento,Programas de inserción,Servicios de empleo,Servicios sociales,Terminología,España,País Vasco