Zerbitzuan n. 65
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 173 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 173 p.
Artikulu honetan ikertzen da bizi-baldintzetan adierazgarritzat harturiko aldagai ekonomiko, sozial eta demografikoek biztanle helduentzako bideraturiko etxez etxeko programa profesionalen garapenean duten eragina. Horretarako erabili da 1990-2010 eperako panel-datuen eredu iragarle bat. Kontuan hartu behar da aro horretan gertatu dela gizarte-zerbitzu espainiarren garapenean ezagututako aurrerabiderik nabarmenena. Etxez etxeko programekiko erlazioan koefiziente positiboa adierazten dute ondorengo alderdi hauek: BPG per capita, biztanle adinduaren bakardade-egoerarekiko hurbilketak, landa-eremuan bizi den biztanleriaren adierazle eta ikasketen gabeziak. Koefiziente negatiboa lortzen dute Espainian dauden atzerritarrek eta 80 urte edo gehiagoko biztanleek. Halaber, egiaztatzen da 2005. urtean gertatu zela egiturazko aldaketa hori, eta bat etorri dela epe luzeko zaintzen espainiar sistemaren hasiera, onarpen eta abian jartzearekin.
Personas mayores,Dependencia,Atención domiciliaria,Condiciones de vida,Situación socioeconómica,Indicadores socioeconómicos,Efectos,España