Zerbitzuan n. 65
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 173 p.
Artikulu hau aldizkari honetan topatuko duzu
Maiatza-Mayo Eusko Jaurlaritza-Gobierno Vasco 2018, 173 p.
Tokiko entitateak laurogeiko hamarkadaren bukaeran ezarri zituzten Valentziako Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzu orokorren sistemarako zutabe eta sarbide gisara. Krisialdi ekonomikoaren ondorioz, larrialdi sozialak gainditu egin du tokiko erakunde horien ahalmena. Azalpenetako baten esanean, murrizketek eta baliabide eskasiek gertarazi dute egoera hori, halere, artikulu honetan erakusten denez, ahultasun hori ez dator krisialdiaren ondorioz, baizik eta sistema ezarri zeneko ezaugarri batengatik. Ezaugarri bereizgarri horrek azaltzen ditu garai berri honetan misioari eusteko agertzen diren zailtasunak. Beraz, iradokitzen dugu baldintza horien ondorioz gertueneko eskuartzea modu zabal batean ulertzea, eta horretarako gehitu ahal izatea bestelako ekimen sozial mota desberdin batzuek, eta horien bitartez aurre egitea aldi berean egongo diren kalteberatasun, zaurgarritasun eta ezegonkortasunari, alde batetik, eta bazterkeria eta pobrezia modu tradizionalei, bestetik.
Pobreza,Servicios sociales,Crisis económica,Financiación,Emergencia social,Reforma,Crisis,Nivel local,Comunitat Valenciana,España